Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Saileko langileak konponketak egiten ari dira Mutriku eta Deba batzen dituen errepidean. Zehatz esanda, garbigunearen eta Arbe artean dagoen harrizko horma sendotzen ari dira egunotan. “Harrizko horma mugitu egin da, eta hori konpontzen eta egonkortzen ari gara”, nabarmendu dute lanen arduradunek.
Arbe inguruko lanak
Orain astebete inguru hasi ziren lanak, eta Errepide Saileko arduradunen arabera, bi aste barru lanok amaitzea aurreikusten da. Bien bitartean, errepidearen errail bat itxita egongo da.
Errepide Saileko arduradunek jakitera eman dutenez, gainera, aurrerago errepide berean beste lan batzuk egingo dira.