Igerian, korrika eta bizikletan ibiliko dira domekan, uztailak 5, triatleta txikiak Markina-Xemeingo kiroldegiaren inguruan.
10:00etan hasiko da triatloia, igeriketagaz. Horretarako bainu jantzia, betaurrekoak eta txanoa eraman beharko dute parte hartzaileek. Bizikletan egingo dute gero, eta amaitzeko, korrika.
2011ko Triatloi Txikia. Argazkilaria: Gabriel Telleria
Boxeak kiroldegi ondoko bedartzan jarriko dituzte, jolaslekuaren ondoan, eta bertan egingo dute kirol batetik besterako aldaketa parte hartzaileek.
Bizikletarako kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da, baina, antolatzaileek jakitera eman dutenez, Gurutze Gorria bertan egongo da probak irauten duen bitartean.
Alarabi Triatloi Taldeak antolatzen duen kirol ekimenaren helburua triatloia ezagutzera eman eta gaztetxoen parte hartzea sustatzea da. Beraz, partaide guztiek izango dute oparia amaieran.
Adinaren arabera, egin beharreko distantziak ezberdinak izango dira:
- LH1-LH2: igeri 25 metro, bizikletan 600 metro eta korrika 300 metro.
- LH3-LH4: igeri 50 metro, bizikletan 600 metro eta korrika 300 metro.
- LH5-LH6: igeri 50 metro, bizikletan 1.200 metro eta korrika 800 metro.
- DBH1-DBH2: igeri 50 metro, bizikletan 2 kilometro eta korrika 800 metro.