Gaur hasi eta astelehenera bitartean, zer ospatua egongo da sanmartinetan. Amorotoko Jai Batzordeko kideek prestaturiko egitarau zabalean ume, gazte zein nagusiek euren gustuko ekimena izango dute aukeran.
Denaren gainetik, lagun artean eta etxekoekin batera ondo pasatu eta kezkak alde batera uzteko egunak izango dira. Aurreko egunetako burrunbada eta lanen ostean, jaien azken eguna «modu lasaiago batean» igaroko dute, Herritarren Egunean.
Mozorro lehiaketa, iazko jaietan
Jaiek ekarriko duten berritasunetako bat izango da eguna bera, eta ohiko formatua aldatuta ospatuko dute. Kuadrillen topaketagaz hasi eta bazkaritan jango dituzten paellak prestatzen hasiko dira. Herri bazkaria egiteko deiak, gainera, arrakasta handia eduki du, eta 180 lagunetik gora batuko dira plazan. Ostean, ohiko mozorro lehiaketaren ordez, bertso jokoak egingo dituzte kuadrillek.
Egitaraua
Gaur, uztailak 3
- 22:00. Kontzertuak frontoian: Governors, Vendetta eta Esne Beltza. Sarrera: 10 euro.
- 02:30. Ingo al deu taldeagaz erromeria, plazan.
Uztailak 4
- 12:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Arta Nagusi taldearen eskutik dantza erakustaldia.
- 18:30. Asto triatloia.
- Ondoren. Txerri saiheski eta hanburger pintxo dastaketa.
- 22:30. Kontzertuak plazan
Uztailak 5
- 12:00. Hildakoen aldeko meza.
- Ondoren. Izarra eta Maren trikitilariak.
- 12:30-14:30. Puzgarriak.
- 14:00. Hirugarren adinekoen bazkaria.
- 17:30. Puzgarriak eta apar jaia.
- Ondoren. Txokolatada.
Uztailak 6
- 12:30. Paella lehiaketa.
- 15:00. Bazkari herrikoia.
- 18:30. Bertso jokoak Xabat Galletebeitia eta Beñat Ugartetxea bertsolarien laguntzagaz.
- 20:00. Triki poteoa Gari eta Iñaki trikitilariekin.
- 23:00. Kontzertuak plazan: En tol sarmiento eta Trikidantz.