Giro onean egin ziren zapatuan [uztailak 4] Gaztetxoen X. Akuatloia eta XI. Herri Triatloia Ondarroan.
Koaxi S Concept Triatloi Taldekoen iritziz, bi proben irakurketa ezin hobea izan da. “Parte hartzea zein giroa ezin hobeak izan dira, bai parte hartzaileen aldetik eta baita ikusleen aldetik ere”.
Gaztetxoen akuatloia. Argazkia: Koaxi S Concept
Zapatu goizean egin zen Gaztetxoen Akuatloiari dagokionez, 4 urtetik 13 urte bitarteko 40 bat gaztetxok parte zuten bertan. Bakoitzak adinaren arabera egokituta, egin zuen Arrigorri hondartzan aringa-aringa eta igerian.
Kirol proba giro onean egin zela nabarmendu dute antolatzaileek, eta gaztetxoez gain, gurasoren bat edo beste ere animatu ziren akuatloia probatzera. “Horiek gurasoen akuatloia probatzeko aukera izan dute”. Parte hartzaile guztiek guztiek jaso zuten saria eta oroigarria.
Gurasoak ere korrika egiten. Argazkia: Koaxi S Concept
Arratsaldean, ostera, XI. Triatloi Herrikoia egin zen. Bertan, besteak beste, triatloia antolatzen laguntzen duten boluntarioei omenaldia egin zitzaien.
80 lagun batu ziren, eta bakoitzak bere erritmoan egin zuen 400 metro igeri, 13 kilometro bizikletan eta 3 kilometro aringa-aringa.
Herri Triatloiko parte hartzaielak igerian. Argazkia: Koaxi S. Concept
Arrigorri hondartzatik hasita Itsasaurre Plaza pareraino egin zuten igerian triatletek. Ostean, arropak aldatu eta bizikletak hartuta, Ondarroa eta Lekeitio batzen dituen bidean Itsasgaineraino joan-etorria egin zuten. Azkenik, Itsasaurretik KamiƱazpira joan-etorria egin zuten aringa-aringa.
Parte hartzaile guztien artean giro ederra eta lagunartekoa nabaria izan zela azpimarratu dute Koaxikoek. Behin triatloia amaituta, txorixo pintxoak jan eta freskagarriak edateko aukera izan zuten.
Herri Triatloian parte hartu zuen talde bat. Argazkia: Koaxi S Concept
Hurrengo asteotan ere beste hainbat kirol proba antolatuko dituzte Koaxi S Concept-ekoek. Hurrengoa, besteak beste, Ondarroako bigarren Raida izango da, uztailaren 25ean.
(Argazki galeria: Koaxi S. Concept)
[nggallery ID=267]