
Mikel Ansotegi.
20:00etatik aurrera bilduko dira. Aparteko udalbatzarrean, bidezkoa bada, udalbatza eratzeko eta alkatea aukeratzeko udalbatzarraren akta irakurri eta onartuko dute.
Horregaz batera, Udalbatza zenbatero bilduko den zehaztu, informazino batzordeak eratu eta osotu, eta erakunde desberdinetan parte hartzeko udalaren ordezkariak izendatuko dituzte. Halaber, alkateak alkateordea izendatuko du.
Maiatzeko udal hauteskundeak EH Bilduk irabazi zituen, 410 botogaz. EAJk berriz, 136 boto eskuratu zituen. Ondorioz, EH Bilduk bost zinegotzi ditu, eta EAJk bi zinegotzi. Aurreko agintaldian bezala, Mikel Ansotegi izango da udalerriko alkatea.