
Herri Eskolako teilatua konpontzen ari dira azken asteotan. Teilak aldatzen dabiltza langileak, izan ere, orain dela 25 bat urte eskola eraiki zutenetik aldatu gabe zeuden, eta hezetasun arazoak sortu ditu azkenaldian. Arazo horiek berriro ez gertatzeko isolatzailea ipini dute.
Lanak hilabete honetan amaitzea aurreikusi dute, eta 62.700 euro pasatxoko aurrekontua dute lanok burutzeko. %60a Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak jartzen du, eta %40a, berriz, Aulestiko udalari dagokio.