Denboraldiko lehen garaipena
Urdaibaik Galiziako uretan eskuratu du denboraldiko lehenengo bandera, eta bigarrena da TKEko sailkapenean. Bestalde, KAE 1ean, Ondarroak bigarren egin du SanturtzinUrdaibaik denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen herenegun, Moañan (Galizia). Ond...
Urdaibaik Galiziako uretan eskuratu du denboraldiko lehenengo bandera, eta bigarrena da TKEko sailkapenean. Bestalde, KAE 1ean, Ondarroak bigarren egin du Santurtzin
Urdaibaik denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen herenegun, Moañan (Galizia). Ondorioz, sailkapeneko bigarrena da, 27 puntugaz. Hondarribia da liderra, 27 puntu bilduta. Cabo hirugarrenak baino bi puntu gehiago dituzte bermeotarrek, eta 24 puntugaz Tiran dago laugarren.Urdaibaik 3 segundo eta 48 ehuneneko aldea atera zion Hondarribia bigarren saikatuari. Bou Bizkaia-ko arraunlariek 19 minutu, 25 segundo eta 92 ehunenetan amaitu zuten estropada.
Bou Bizkaia lehenengo txandan irten zen Zierbena, Portugalete eta Samertolameugaz batera, eta alde nabarmena atera zien beste hirurei. Lehen txandako lauretatik bera izan zen azkarrena hiru ziabogetan. Lehen txandako bigarrena Zierbena izan zen, eta Urdaibaik 21 segundo eta 52 ehuneneko aldea atera zien.
Baina domekakoa ez zen izan asteburuan Galizian izan duten lehia bakarra. Zapatuan, TKE ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Sanxenxon, eta Hondarribiak irabazi zuen. Haren atzetik, Cabo, San Juan eta Tiran sailkatu ziren, eta bermeotarrek bederatzigarren amaitu zuten.
Lehia estua KAE 1ean
Bestalde, KAE 1 ligan Santurtzin lehiatu zuten zapatuan denboraldiko laugarren jardunaldia, eta Ondarroak bigarren amaitu zuen estropada.
Zumaiarren atzetik sailkatu ziren ondarrutarrak, eta alde estua egon zen bien artean. Hirugarren txandan irten ziren biak, Lekittarra eta Getariagaz batera. Zumaiak 20 minutu, segundo 1 eta 69 ehuneneko denboran burutu zuten lehia. Ondarroak 20 minutu, 2 segundo eta 83 ehunen behar izan zituen. Isuntzako arraunlariek, berriz, 20 minutu, 19 segundo eta 67 ehunenetan amaitu zuten, eta estropadaren sailkapenean, bosgarrenak izan ziren. Bestalde, Elantxobek hamaikagarren amaitu zuen, 21 minutu, 33 segundo eta 35 ehuneneko denboragaz.
44 puntu eskuratuta, Getaria da KAE 1 ligako liderra. Zumaia bigarrenak 40 puntu dauzka, eta Ondarroa da hirugarrena, 38 puntugaz. Horiek baino hiru puntu gutxiago dituzte lekeitiarrek, eta laugarrenak dira. Elantxobe hamaikagarrena da sailkapenean, 9 puntugaz.
KAE 2an, bestalde, herenegun izan zuten denboraldiko lehenengo estropada Sestaon, eta Hondarribiak irabazi zuen. 20 minutu, 9 segundo eta 30 ehunenekotan egin zuen erlojupekoa. Mundakak seigarren sailkatzea lortu zuen, 20 minutu, 57 segundo eta 58 ehuneneko denbo- ra eginda. Bermeok, berriz, 21 minutu, 27 segundo eta 18 ehunen behar izan zituen erlojupekoa amaitzeko.