Ondarroako Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da
Ondarroako Jai Batzordeak agertu duenez, Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da bihar [uztailak 8], Kofradia Zaharrean.
18:00etatik aurrera, kuadrillek euren ekarpenak egin eta ideiak emateko aukera izango dute. Hain zuzen ere, batzarraren helburu nagusia abuztuaren 16ko egitaraua ixtea izango dela gogoratu dute.
Momentuz, hainbat gai aukeratuta daude jada. Aurreko bileretan Kuadrilla Egunean egingo diren ekimen ugari zehaztu zituzten, eta aurtengo gaia Zoologikoa izango dela ere aukeratuta dago.