Txomin Arana zortzigarrena da Europako txapelketako sailkapenean
Asteburuan Uddevallan (Suedia) lehiatu duten Europako txapelketako laugarren proban aritu da Txomin Arana. Han lortutako emaitza onen ostean, Euro- pako lehian zortzigarrena da moto gidari ereñarra EMX300 kategorian .Hain zuzen ere, herenegun seigarre...
Hain zuzen ere, herenegun seigarren amaitu zuen Aranak, eta zapatuko lasterketan, berriz, zazpigarren egin zuen. Egindako lanagaz «pozik» dagoela esan du: «Gustura ibili naiz asteburuan, emaitza oso ona da, eta seigarren postu honengatik lortutako 29 puntuek Europako txapelketan sailkapen on bat lortzeko borrokan sartu naute».
Azken txanparako prest
Izan ere, asteburuko lasterketaren ostean lortu du zortzigarren postua Europako txapelketan. Orain postu hori «defendatu» beharko duela dio, eta maila «mantendu» beharko duela txapelketako azken lasterketetarako. Hondarrean entrenamenduak egiteko ere aprobetxatu du Suediara egin duen bidaia.