Mutrikuko helduen danborradako entseguak laister hasiko dira
Mutrikuko helduen danborradako antolatzaileek jakitera eman dutenez, herritarrek etzi [uztailak 10] Mandazketa Elkartean eman ahal izango dute izena. Interesatuek 19:00etatik 20:00etara, horretarako aukera izango dute.
Hilaren 21ean egingo den danborrada prestatzen hasteko entseguei dagokionez, uztailaren 13tik 17ra egingo dira, Merkatu Plazan. Saio orokorra berriz, danborrada eguneko bezperan egingo da, Miruiatz frontoian.