Mutrikuko Turismo Bulegoak jakitera eman duenez, Mutrikuko olatu planta bisitatzeko aukera egongo da domekan [uztailak 12]. Orain arte bisitak euskaraz zein gazteleraz egin badira ere, domekan estreinakoz ingelesez edota frantsesez egiteko aukera ere egongo dela ere nabarmendu dute.
Guztira, hizkuntzaren arabera, lau bisita gidatu antolatu dituzte. Ordutegiak honakoak izango dira:
- 11:00etan, gaztelaniazko txanda
- 12:30ean, euskarazko txanda
- 16:00etan, frantsesezko txanda
- 17:30ean, ingelesezko txanda
Bisita gidatuetako baten interesa edukiz gero, Turismo Bulegora deitu (943-60 33 78) edota mezu elektroniko bat bidali beharko da
turismo@mutriku.net helbidera.