Udalbiltzaren atxikitze prozesua babestu du Jon Arriola alkateak
Udazkenean nazio gobernua berritzeko helburuagaz bat eginda hartu du erabakia. Udalbiltzak hautetsien aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitzeko asmoa daukaUdalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak hautetsien atxikitze prozesu ...
Udazkenean nazio gobernua berritzeko helburuagaz bat eginda hartu du erabakia. Udalbiltzak hautetsien aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitzeko asmoa dauka
Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak hautetsien atxikitze prozesu bat abiarazi du, udazkenean nazio gobernua berritzeko helburuagaz. Eta bide horretan, zenbait hautetsik prozesuari euren atxikimendua eman diete, Berriatuko alkate Jon Arriolak, esate baterako.Udazkenean abian den prozesu hori gauzatu arte, baina, hautetsien aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitzea nahi du Udalbiltzak. Izan ere, Iratxe Lopez de Aberasturi Udalbiltzako lehendakariordearen esanetan, Euskal Herria aitortzen duten hautetsien kopuruak «gora» egin du: «Udalbiltzak ibilbide emankorra egin du azken bi urteotan; ehunka hautetsiren bilgune izatea lortu dugu».
Orain bi urte berreratu zenetik, Udalbiltzak 183 alkate eta 1.500 hautetsiren babesa jaso du. Erronka, baina, gehiago lortzea dela esan dute. Hau da, aniztasuna, babesa eta parte hartzea handitu nahi dituzte. «Eta denak batera, Euskal Herriaren antolaketan aritzea», azpimarratu dute.
Atxikimendu ugari
Berriatuko alkate Jon Arriolagaz batera, Eneka Maiz Etxarri-Aranazko alkatea, Luix Intxauspe Hernaniko alkatea eta Igor Eguren Ordiziako hautetsiak eman zuten beraien atxikimendua.
«Dei egiten diegu Euskal Herriko hautetsiei Udalbiltzagaz bat egin eta Udalbiltzaren nazio gobernua berritu eta Udalbiltzak datorren aro politikoan beteko duen misioaren definizio prozesuan parte hartzera», adierazi zuten.
Atxikimendu prozesua errazte aldera, Udalbiltzak Internet bidez atxikipena emateko bidea ere zabaldu du, www.udalbiltza.eus helbidean. Interesa daukatenek helbide horretan eskuratuko dute ekimeraren inguruko informazio guztia.