X. Galarrena Pala Txapelketako final zortzirenak jokatuko dituzte zapatuan, uztailak 11, 10:00etatik 13:00etara Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Hamaiketakoa ere edukiko dute parte hartzaileek, eta txapelketako kamisetak ere izango dituzte opari.
Oktabosfest kartela. Argazkia: Galarrena elkartea
Guztira, zortzi partida jokatuko dira bai aurreko horman zein atzekoan. Sailkatzen direnek, gero, final laurdenak jokatuko dituzte hurrengo astean.
Finala, uztailaren 25ean izango da.
Kanporaketak jai giroan
Ekainaren hasieratik hasita, Lekeitio eta inguruetako herriateko 50 bikotek jokatu dute Galarrenako X. Pala Txapelketa, 100 lagunek. Eta, zelan ez, Galarrena elkartekoak «pozik» agertu dira txapelketak izandako erantzun onagaz.
Urtero modura, lagunarteko giro ona izan da batez ere nagusi lehiaketan. Horrela final zortzirenak ere jai giroan jokatuko dira, eta Oktabosfest deitu diote pala partidez gain, musika eta mokadutxoa hartzeko aukera eskainiko duen kanporaketari. «Parte hartzaile guztiekin argazkia aterako dugu», jakitera eman dute antolatzaileek.