Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

«Biharkoan ere jendeak goza dezala espero dugu»

Binakako Zesta-Punta Txapelketaren lehen masterraren finalean da, eta etxean, Jai Alain jokatuko du bihar, Daniako pilotariak. Aurrez aurre, ezaguna duen Mendizabal mutrikuarra izango du.Lehen masterraren finalean da Diego Beaskoetxea gernikarra (Miami...

Oihana Cabello Elorriaga
Lea-Artibai eta Mutriku
2015/07/10

Binakako Zesta-Punta Txapelketaren lehen masterraren finalean da, eta etxean, Jai Alain jokatuko du bihar, Daniako pilotariak. Aurrez aurre, ezaguna duen Mendizabal mutrikuarra izango du.

Lehen masterraren finalean da Diego Beaskoetxea gernikarra (Miami, 1981). Aldazabal berriatuarra izango du atzelari.

Barikuan jokatu zenuen finalaurrekoa; zelako inpresioa duzu?

Partida gogorrak izan ziren biak, eta pozik nago finalera heldu garelako. Egun handia da zestapuntarentzat, eta parte hartzeak poztasuna ematen dit.

Binakako Txapelketa lehiatuko duzue; bi enpresa dira aurten. Zelan ikusten duzu lehia?

Zestarentzat ona da Gernika-Lumoko enpresa bat horretan aritzea. Jende gaztea da, gainera. Nire ustez, txapelketa onak antolatzen dituzte, eta jendea erakartzen dute frontoira.

Beraz, txapelketak aurten oihartzun handiagoa izan dezakeela uste al duzu?

Bai. Pilotari gehiago izango dira txapelketan. Funtzio gehiago izango dira, eta frontoi gehiagora helduko dira. Hobea izango da, baita publikoarentzat ere.

Zesta-puntari bultzada eman asmoz, partidak beste modu batera eskaintzen dituzue orain, musika tartekatuz, argi jokoak… Zer deritzozu?

Zesta-puntaren munduan ari direnak ikusi zuten jende berria sartu behar dela frontoian. Eta horiengana heltzeko zesta-punta erakutsi behar zaie. Gernikako frontoian pakete handi bat eskaintzen da, DJak eta beste hainbat gauza batuta, eta jendea orain gustura doa frontoira.

Publikoa berritu beharra dago, beraz.

Bai, eta orain frontoian ikusten den publikoa askoz ere gazteagoa dela esango nuke. Zesta ezagutzera eman behar da berriro ere.

Gernikarra izanda, zer sentitzen da partida armailak jendez beteta jokatzean?

Nik beti izan ditut jarraitzaileak, eta izugarria da Gernika-Lumoko pilotalekura joatea eta urtero hainbeste jende zu animatzen ikustea. Azken urteetan gazte eta ezagun asko batu izan da. Presio handia da, baina aldi berean, polita.

Zapatuan, gainera, ezagunak dituzun puntistak izango dituzu aurrez aurre.

Bai, urtean AEBetan jokatzen dugu elkarren kontra. Ni baino gazteagoak dira, eta gose handiarekin datozen pilotariak dira. Gainera, Gernikan jokatzea niretzako presio handia da. Ea zer ateratzen den.

Zer eskainiko duzu bihar?

Ea barikukoan moduko partiduak jokatzen ditugun, eta parekatuta gauden. Partidu ona egitea gustatuko litzaiguke, eta jendeak goza dezala espero dugu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Bizigiro, Bizkaia

Bi egun jazzaren erritmoan

Euskal Herria, Bizkaia

Getxoko Sokamuturra Ez taldea kalera irtengo da etzi, animalien jaietako sufrimendua gaitzesteko

Bizigiro, Bizkaia

San Rokeko txinpartaren zain

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.