Lekeitioko Zinemazaleen Elkartaren eskutik, uztailaren 17an, 21:00etan, Eñaut Elorrietaren
Deserriko Kantak lanaren aurkezpen birako azken kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da Lekeitioko Ikusgarri aretoan.

Eñaut Elorrietaren kontzertua egongo da Ikusgarri aretoan. Argazkia: Elkar
Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak bere lehen urtea ospatzeko, ekintza eta ospakizun ezberdinak prestatzen dabil, eta Elorrietaren kontzertua izango da lehenengoa. «Lehenengo honetan zinearekin ia hasiera-hasieratik lotuta datorren beste arte mota bat erabili nahi izan dugu: musika», adierazi dute antolatzaileek. Horretarako pil-pilean dagoen euskal musikari baten partehartzaidetza izango dute, Eñaut Elorrietarena, hain zuzen ere.
Sarrerak Kultur-etxean daude salgai. Arratsaldero eros daitezke, 10 euroren truke.