Merkataritza Bultzatzeko Bulegoak laguntzak emango ditu
Hobekuntzak eta berrikuntzak egin gura dituzten merkatari eta enpresariek diru laguntzak eska ditzaketela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak. Jaurlaritzaren MEC izeneko programak 3.432.200 euroko aurrekontua du aurten, eta Merkataritza Bultzatzeko Bul...
Herriko merkataritza bultzatu eta lagundu gura dute horrela, eta Gernika-Lumoko merkatari zein enpresariek merkatu plazan dagoen Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan egin dezakete eskaera. 94-625 79 40 telefono zenbakira ere deitu daiteke, edota gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzi.
Lokalen erakargarritasuna eta balio erantsia emango dioten zerbitzuak areagotzeko enpresek behar dituzten inbertsioetarako emango dituzte laguntzak. Hala ere, argitu dutenez, lokalak edota autoak erosteko dirurik ez dute emango.
Eskabideak egiteko azken eguna irailaren 15a izango dela jakinarazi dute.