Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Herriko Herriarteko finala jokatuko du Danok Batek

Nerea Bedialauneta Alkorta
Markina-Xemein,Mutriku
2015/07/13
Markina-Xemeingo Zesta-Punta Eskolaren aurka finalerdi estua eta lehiatua jokatu ondoren, Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek jokatuko dute Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren finala. Espero modura, kadete eta gazte mailan lortutako garaipenei esker lortu dute mutrikuarrek finalerako txartela. “Oso pozik gaude, aurten ere finalean parte hartzeko aukera dugulako. Markina-Xemeingo bikoteak oso aurkari gogorrak izan dira. Euren aurka jokatu ditugun partidak oso lehiatuak izan dira, eta hurrengo fasera pasatzea ez da batere erraza izan”, nabarmendu dute mutrikuarrek.
Aurreko astean jokatutako partidetako bat.

Aurreko astean Markina-Xemeinen aurka jokatutako partidetako bat. Argazkia: Danok Bat

Kadete mailan, esate baterako, Danok Batekoek erraz menderatu zituzten markina-xemeindarrak. Mendizabalek eta Manzisidorrek 30-9 irabazi zien Mandiolari eta Arrietari. Gazte mailan, ordea, azken tantoetaraino lehia oso estua egon zen. Mutrikuko Goenagak eta Andonegik 35-32 irabazi zioten Markina-Xemeingo Mandiolari eta Egiari. “Gazte mailan, partida okertu egin zen, eta irabaztea oso zaila izan zen. Gure bikotea ez zen fin aritu, eta partida osoa aurretik joan baginen ere, aurkariak atzetik oso hurbil izan genituen. Egia esan, Mandiolak eta Egiak oso partida ona jokatu zuten”, azaldu dute Danok Bateko arduradunek. Nagusietan, azkenik, Markina-Xemeingo bikoteak lortu zuen tantoa. Arbe eta Zabalak partida bikaina jokatu zuten, eta 35-24 irabazi zien Mendizabali eta Elezgarairi. “Goixerrik min hartu zuen, eta gauzak nahikoa korapilatu zitzaizkigun. Zaintiratu txiki bat izan zuen izterrean Mendizabalek, eta ondo jokatu bazuten ere Arbe eta Zabala menperatzea ez zen posible izan. Aurkariak oso onak direla kontutan hartuta, emaitza ona dela deritzogu”.
Markina-Xemeinen aurka jokatutako joaneko finalerdia.

Markina-Xemeinen aurka jokatutako joaneko finalerdia. Argazkia: Danok Bat

Markina-Xemeinen aurka lortutako garaipenaren ondoren, iazko irabazleak barikuan [uztailak 17] Mutrikun jokatuko den finalean titulua berresten saiatuko dira. Aurkari ezaguna izango dute mutrikuarrek. Nafarroako Cabanillas taldeari irabari ondoren, Gasteizko zesta-punta eskolako kideen aurka jokatuko dute finala. “Iaz ere euren aurka jokatu genuen Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finala, eta aurten ere horrela izan da”, azaldu dute Danok Bateko ordezkariek. Barikuan Miruaitz frontoira hurbiltzen diren zaleetuek ikuskizuna ziurtatuta izango dute, 19:30etik aurrera. Etxeko taldeak adierazi duenez, gainera, aurten ere titulua lortzen gogor saiatuko dira. “Gure burua nahikoa aukerekin ikusten dugu, eta gainera etxean jokatzea tokatu zaigu. Kadeteetan eta gazteetan gure esperantza guztiak ipinita ditugu, eta bi puntu horiek lortuz gero, txapelketa bigarrenez jarraian lortzea lortuko dugu. Kantxan behintzat, dena ematen saiatuko dira gure bikoteak”. Finalari dagokionez, datozen egunotan Goixerri zelan dagoen ikusi beharko da. Haren arabera, bikoteak aldatu edo ez erabaki beharko dute. “Goixerri jokatzeko moduan ez baldin badago, gazteetako bat nagusiekin jokatzen ipiniko dugu. Hori guztia aztertzen ari gara. Egun gutxi falta dira, eta Goixerrik zail du jokatzeko, baina azken momentura arte ezingo dugu ezer argirik erabaki”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.