Esprintean erabaki da aurten Herri Kroseko garailea. Joseba Plaza Rabanete markina-xemeindarra eta Imanol Goñi Aranburu earraren artean egon zen Zelaiko azken metroetan norgehiagoka estua. Azkenean baina, herrikoa izan zen garaile. Helmugara heltzen hirugarrena ere Markina-Xemeingoa, Arkaitz Galindez Aizkorreta.

17. Atletismo Eguneko Herri Krosa.
Emakumeetan bestalde, errez nagusitu zen Iraia Garcia Etxebarria durangarra 00: 29:29 denbora eginez. Bigarrena Inmakulada Ruiz Teran gernikarra geratu zen, eta hirugarren emakumea Beronika Noya Arrizabalaga markina-xemeindarra. Noya, gainera, bigarrena geratu zen beteranoen mailan.
Pedro Mari Arriola Arakistain markina-xemeindarrak ere postu bikaina eskuratu zuen. Lehenengoa izan zen betaranoen mailan eta bosgarrena geratu zen sailkapen nagusian.
Herri kroseko sailkapena
Atletaz bete zen, zapatu arratsaldean, Markina-Xemein. 104 atletak parte hartu zuten 17. Atletismo Eguneko Herri Krosean eta 116 kirolarik abiadura probetan. Txupetetik hasi eta nagusiak arte, adin guztietako kirolariak gozatu zuten atletismoagaz.
Txikienak izan ziren lehen protagonistak, izan ere, txupete mailako probekin hasi zen Atletismo Eguna. Handik aurrera, ordu eta erdi inguruan jardun zuten atletek abiadura probetan eta erreleboetan parte hartzen.
Abiadura proben ondoren Kros Txikia eta Pisu jaurtiketa egin ziren. Kros Txikian errez gailendu zen Aimar Etxebarrieta Gerrikabeitia markina-xemeindar gaztea. Iazko garailea, aurten ere bakar-bakarrik ailegatu zen helmugara, erraz. Atzetik, hiru laguneko taldea sartu zen eskutik helduta.

Atleta gazteak abiadura probetan parte hartzen.
Nesken artean, Aiora Agirregomezkorta izan zen bizkorrena. Lasterketa bikaina egin zuen Markina-Xemeingo atleta gazteak bi kilometrotako ibilbidea lehenengo amaituz.
Pisu jaurtiketan alebin mailako trebeenak Izaro Larrinaga eta Gorka Mugartegi izan ziren, 7, 22 metro eta 8,58 metro jaurti zituztelarik hurrenez hurren. Txikietan, berriz, Eider Iglesias eta Rikardo Laso izan ziren. 8,30 metro eta 6,04 metro bota zuten 3 kiloko pisua.
ABIADURA PROBETAKO SAILKAPENAK
Infantil maila 80m neskak
- Eider Iglesias: 10’74”
- Alaitz Urtubia: 10’84”
- Nerea Sasiain: 11’16”
Infantil maila 80m mutilak
- Mousine el Moufindi: 12’18”
- Suleiman Sabri: 12’53”
- Ibai Etxaburu: 12’56”
Benjamin 60 m neskak
- Maddi Oregi: 9’69”
- Aicha Thior: 9’76”
- Irene Arriola: 10’20”
Benjamin 60m mutilak
- Iker Izagirre: 8’96”
- Jabier Escabias: 9’45”
- Alain Txurruka: 9’50”
Alebin 60m neskak
- Garazi Ines Avila: 8’97”
- Amaia Ugarte: 9’09”
- Maialen Izagirre: 9’12”
Alebin 60m mutilak
- Jonan Bilbao: 8’93”
- Gorka Mugartegi: 9’23”
- Oier txurruka: 9’25”
Benjamin 600m neskak
- Aicha Thior
- Maddi Oregi
- Irene Arriola
Benjamin 600m mutilak
- Beñat Herrero
- Peio Bengoa
- Iker Izagirre
Alebin 800m neskak
- Garazi Ines Avila
- Marian Ahbadou
- Izaro Aranburu
Alebin 800m mutilak
- Jonan Bilbao
- Mikel Ausan
- Josu Leibar
ERRELEBOAK
Benjamin 4×80
Aamr Ahdadou/Andrey Medvid/Beñat Herrero/Iker Izagirre
Alebin 4×80
Amaia Ugarte/Saioa Telleria/Izaro Larrinaga/Miren Mandiola
Txikiak 4×80
Nerea Sasiain/Ane Txurruka/Alaitz Urtubia/Eider Iglesias
KROS TXIKIA
Mutilak
- Aimar Etxebarrieta Gerrikabeitia
- Antton/Iñaki/Markel
Neskak
- Aiora Agirregomezkorta
- Nerea Sasiain
- Saioa Arriaga
[nggallery ID=271]