
Zapatuan, 22:00etan hasita lehiatu zuten Berriatuko 1.go Kinttopeko zaldi proba.
Hiru partaideen artean, Kobak,
Rubio zaldiagaz 63 plaza egitea lortu zuen. MarkiƱa-Xemeingo Patxua tabernako ordezkaria izan zen bigarrena. Hark,
Itsu zaldiagaz batera, 60 egin zituen. 51 plazagaz, berriz, Andoni Mendizabal asteazuarra izan zen hirugarrena.
Hain zuzen ere, irabazleak 600 euroko diru saria, manta eta txapelak jaso zituen. Bigarrena, 550 eurogaz saritu zuten, eta hirugarrenak, berriz, 500 euro eskuratu zituen.
Zapatu gaueko sirimiriari aurre eginez, jende asko bertaratu zen, eta antolatzaileen berbetan, “giro polita” izan zuten lehiak iraun bitartean.