Eusko Jaurlaritzak burututako Lekeitioko islako moilako konponketa lanak amaitutzat eman ditu Lekeitioko Udalak. Joan den astean Ana Oregi Sailburuaren eta Almudena Ruiz de Angulo Garraio Azpiegituren zuzendariaren bisita izan zuten lanak zelan gelditu diren ikusteko. Kofradiako ordezkariak ere, udal ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzako arduradunekin batera ikusi zuten lanen emaitza.

Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Eusko Jaurlaritzako eta Kofradiako ordezkariekin batera amaitutako lanak ikusten. Argazkia: Lekeitioko Udala
“Konponketa lanak amaitu dira eta horri esker arrantza ontziak segurtasunez egin ahal izango dute sartu-irtenak”, adierazi du udalak.

Ana Oregi Sailburua eta Koldo Goitia Lekeitioko alkatea konpondutako Lazunarri moila ikusten. Argazkia: Lekeitioko Udala