Zientzia elkarteak auzolanean Garraitz irlan dauden landareak garbitu nahi ditu zapatuan [uztailak 18]. Horretarako, baina, bolondresak behar direla jakitera eman dute Aranzadiko kideek. “Bolondresek garbiketzen lagunduko dute”. Hitzordua 10:00etan jarri dute, malekoian. “Itsasaldiak direla eta, 16:00etan amaituko da auzolana”.

Garraitz irlan egindako beste auzolaneko irudia. Argazkia: Jose Migel Meabe
Aranzadikoen esanetan, Garraitz irla “herriko erreferentzia eta euskal kostaldeko ikonoetako bat da”. Elkarteak irlako giza paisaia aztertzeko proiektua dauka eskuartean, Garraitzek historian jasan dituen koloniazaioaren memoria historikoa berreskuratzeko. “Bertan, kolonizazio horien aztarnak gelditu dira, hala nola, XV. mendean eraikitako ermita bat, frantziskotarren monasterio bat (1617-1650) eta itsas gotorleku batzuk (XVIII. eta XIX. mendeetakoak)”.
Aipatu proiektu horren helburu nagusienetariko bat da irlaren berreskurapena. Zehatz esateko, dokumentazio grafiko eta idatzizko bilketa egingo dira, landaretza garbitzeaz gain. Lanak Atabaka kultur elkarteak koordinatuko ditu, Aranzadiren laguntzarekin eta Lekeitioko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.