Debegesa garapen agentziak jakitera eman duenez, Gure Balioak Sariaren hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte zabalik dago. 2010a geroztik banatzen den sariak, hain zuzen ere, Debabarreneko eskualdean gizarte balioan arloan nabarmendu den pertsona edo erakundeen jarduna aitortzea du helburu.

Sabin Osoro, iazko sariduna, Garbiñe Uriguen emaztearekin
Debegesako arduradunek nabarmendu dutenez, edonork izango du hautagaiak aurkezteko aukera: herritar, enpresa, elkarte, hezkuntza zein ikerketa zentro edota erakundeek. “Baldintza bakarrak beteko beharko dute hautagaiek. Horiek sortzez Debabarrenekoak izan beharko dute edota lan ibilbidea bertan garatu izana eskatuko zaie”.
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko inprimakia,
Gure Balioak Sariak duen webgunean bertan eskura jarri dituzte antolatzaileek.

Gure Balioak 2014 Saria
Aurreko urteetan saritutakoak:
- 2014. Sabin Osoro (Elgoibar)
- 2013. Carmelo Urdangarin (Deba)
- 2012. Jesus Bilbao (Elgoibar)
- 2011. Gemma Agirregomezkorta (Elgoibar)
- 2010. Mari Tere Ganchegui (Eibar)