Urtero modura, zesta-punta partida bikainak ikusteko aukera egongo da bihar, [uztailak 16] Karmen Egunean, Markina-Xemeinen. Aurtengo honetan, afizionatu mailako hiru pelotari onenetakoek
Karmen Saria jokatuko dute beste bost profesionalekin batera. Afizionatuak Jokin ARBE eta Jon ZABALA (Filipinetan jokatutakoa) markina-xemeindarrak eta ANTXON Alberdi Etxebarriako aurrelaria dira. Profesionalak, berriz, AIMAR Aldazabal berriatuarra eta AEBtik etorritako lau pelotari: EƱaut SALEGI eta Jonathan Etxebarrieta
ETXEBA markina-xemeindarrak, Iker FORONDA gasteiztarra eta Ruben BAILO nafarra.

Iazko Karmen Egunean Uni frontoian jokatu zen zesta-Punta partida.
Bihar finalerdiak jokatuko dituzte, eta domekan [uztailak 19] izango dira finalak, eta egun bietarako sarrerak 15 euro balioko dute. Partidak 18:00etan hasiko dira.
Biharko finalerdietako partidak hauek izango dira:
- ARBE-SALEGI/FORONDA-ZABALA
- AIMAR-ETXEBA/ANTXON-BAILO
Markina-Xemeingo txapelketa
Karmen Saria ez da baina, karmenetan frontoi nagusian ikusi ahalko den zesta-punta txapelketa bakarra. Markina-Xemeingo Txapelketa ere jokoan dago eta azkenetara ailegatzen ari da. Horrela, barikuan, uztailak 17, elite mailako finalaurrekoa jokatuko dute Antxon eta Bailok, Foronda eta Garitaren kontra.
Uztailaren 24an, berriz, lehen mailako finalaurrekoa eta 2. mailako eta gazteen mailako finalak jokatuko dira. Uztailaren 31n izango dira lehen mailako eta elite mailako finalak.
Uztailaren 24ko partidak hauek izango dira:
- Roke-Lekue/Gaizka-Uranga
- Gotzon-Jon/Goixarri-Alonso
- Goenaga-Andonegi/Urrejola-Diaga