Zapatu gauean Berriatuan lehiaturiko Kinttopeko zaldi proban Koba aulestiarra nagusitu zen. Rubio zaldiagaz 63 plaza egitea lortu zuen. Markina-Xemeingo Patxua tabernako ordezkaria izan zen bigarrena. Hark, Itsu zaldiagaz batera, 60 egin zituen. 51 pla...

Zapatu gauean Berriatuan lehiaturiko Kinttopeko zaldi proban Koba aulestiarra nagusitu zen.
Rubio zaldiagaz 63 plaza egitea lortu zuen. Markina-Xemeingo Patxua tabernako ordezkaria izan zen bigarrena. Hark,
Itsu zaldiagaz batera, 60 egin zituen. 51 plazagaz, berriz, Andoni Mendizabal asteazuarra eta
Volcan zaldia izan ziren hirugarrenak. Koba irabazleak 600 euroko diru saria, manta eta txapelak jaso zituen. Bigarrena, 550 eurogaz saritu zuten, eta Mendizabal hirugarrenak, berriz, 500 euro eskuratu zituen. Antolatzaileen berbetan, jende asko bertaratu zen, eta giro polita egon zen.