Mutrikuko Akordeoi Orkestraren 25. urteurrenaren harira, zapatuan [uztailak 18] kontzertu berezia eskainiko dute akordeoi jotzaileek Goiko Plazan. 23:00etatik aurrera, Julia Iriondo zuzendariaren gidaritzapean, urteurren kontzerturako errepertorio berezia prestatu dute, abesti esanguratsu eta erakargarriekin.
Musikak, ahotsek eta dantzek jantziko dute jaialdia. Besteak beste, gaur egungo eta iraganeko estilo ezberdinetako kantuez gozatzeko aukera izango dute Goiko Plazara hurbiltzen direnek.

Mutrikuko Akordeoi Orkestra. Argazkia: Mutrikuko Akordeoi Orkestra
Oholtza gainean gaur eguneko kideez gain, azken 25 urteotan soinua jotzen aritu diren hainbat kide ere egongo dira. Eurekin batera laguntzen, gainera, Erraldoien konpartsa, Debako dultzaineroak, Gure Ametsa Dantza Taldekoak eta urtero bezala, Madalen eta Madalen txiki abesbatzako kideak ere egongo dira.
Agurrarekin hasiko dute kontzertua eta ondoren, herriko erraldoi konpartsa dantzan jarriko duen
Erraldoien balsa joko dute. Gerokoan, txistuarekin lagunduta
Tapiaren fandangoa eskainiko dute eta atzetik, Paco Arrieta herritarraren omenez
Paco pasodoblea. Klarineteek lagunduta
Moment for Morricone eta Ken Zazpiren
Ilargia ere entzuteko aukera egongo da taldeko kitarra jotzailearekin batera. Horien ondoren,
Maite ederra, Queen taldearen
Bohemian rhapsody ezaguna edota
Hey brother etorriko dira.
Euskal musikaren gorespena deritzon kantu ezagunarekin agurtuko dute urteurren kontzertua.