Durangoko Eliza Ebangelikoaren eskutik, egunotan Nazioarteko 54. Bizikidetza Topaketak egiten ari dira.
Ondarroa laguna lelopean mundu osotik etorritako hainbat gazte batu dira Ondarroan. Jardunaldien antolatzaileen esanetan, Euskal Herritik, Brasildik, Alemaniatik, Italiatik, Boliviatik, Estatu Batuetatik eta Espainiako hainbat tokitatatik etorritako 42 gazte batu ditu topaketak.

Zaldupe kiroldegian jokatutako saskibaloi partidak. Argazkia: Durangoko Eliza Ebanjelikoa
Uztailaren 5ean hasi ziren jardunaldiak eta hilaren 17ra bitartean, “elkartasuna zer den ikasi eta zabaltzeko” hainbat ekimen egiteko asmoa dute. Besteak beste, ekimen sozialak, kulturalak edota kirolaren inguruko jardueretan parte hartzeko aukera izan dute.
Uztailaren 7tik 9ra, esaterako, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatu zen kiroldegiko kantxan. Guztira, 30 gazte inguru batu ziren giro onean.

Topaketan parte hartu duen taldea. Argazkia: Durangoko Eliza Ebanjelikoa
Horrez gain, ekimen solidarioetan parte hartzeko aukera ere izan dute gazteek. Topaketetan parte hartzen ari direnek odol ematea masiboa edota
FEDER Gaixotasun Arraroen Federazioaren aldeko kontzertu berezia eskaini zuten Itsasaurre Plazan. Euskal Folk Hatikan taldearen eskutik, Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde diru bilketa egin zen.

Josu Arrizabalaga alkateagaz batera. Argazkia: Durangoko Eliza Ebanjelikoa
Ekimenen artean, gainera, herria eta herritarrak ezagutzeko denbora ere izan dute. Astelehenean [uztailak 13] Josu Arrizabalaga alkateak ere harrera egin zien topaketan parte hartzen egon direnei udaletxeko pleno aretoan.
Arrizabalagak gazte guztiak agurtzeaz gain, herriaren sustraei buruz berba egiteko aukera izan zuen. Jose Pabalo Sanchez topaketen arduradunak ere berba onak eskaini zizkion alkateari eta oroigarri bat eman zion guztien izenean.