Koloreetako atorrak eta arropa zuriak jantzita eta danborrei gogor astinduz zeharkatu zuten herria Karmen jaien hasierako danborradako parte hartzaileek. Herriko Guraso Elkarteak antolatutako ekimenak ia 300 danborjole, pilotari, sukaldari, kantinazain eta zuzendari batu ditu aurten.

Danborradako parte hartzaileak udaletxe aurrean jotzen.
21:00 irten zuen Xemeindik danborradak, eta urteroko ibilbidea eginez, San Agustin kaletik Zeilarako bidea hartu zuen. Hantxe egin zuen lehen geldialdia taldeak herritarrek lasai entzuteko, eta ondoren, alde zaharretik igarota udaletxe aurrea hartu zuten danborjoleek. Herriko agintariei, Juanjo Txurruka alkateari eta Josune Baskaran alkateordeari, aurreskua egin ostean, udaletxera igo ziren danborradako zuzendari guztiak, udaletxeko balkoitik danborrada zuzentzeko.
Urtero modura, lau bat doinu jo ondoren, Markina-Xemeingo ereserkia abestuz amaitu zen ekitaldia.
Alde zaharrera eta Zelai inguruetara zabaldu zen ondoren, jaia. Barrakak bete egin ziren, eta DJ festa ospatu zen txosna guneko karpan.
[nggallery ID=274]