Mutrikun egiten ari diren Historia jardunaldian barruan, orain lau mende Islandian hil zituzten baleazaleen inguruko hitzaldia emango du Xabier Irujo Nevadako (Estaba Batuak) unibertsitateko irakasleak eta historialariak.
Hitzaldia Zabiel Kultur Etxean izango da, astelehenean [uztailak 20], 19:00etan. Berarekin batera, gainera, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuko kidea egongo da. Bien artean, euskal literaturan baleazaleek utzi duten arrastoa erakutsi dute.

Xabier Irujo eta Mari Jose Olaziregi
Hain zuzen ere, euskal arrantzaleek sufritu zuten sarraski hartan 32 gipuzkoar zeuden, gehienak mutrikuarrak eta donostiarrak, tartean hitzaldia emango duen Irujo beraren arbaso mutrikuarra ere bazegoen.
Berbaldian hilketa hartan gertatu zenaz luze sakontzeko aukera egongo da. Irujok, esate baterako, euskal baleazale haien arrastoak ikertu ditu eta oraintsu, kontakizun haren inguruko liburua ere argitaratu du:
1615 Euskal baleazaleen hilketa Islandian.