Dotore jantzi da gaur, Markina-Xemein, jaietako egun nagusia ospatzeko. Beti-betiko usadioak izan dira nagusi, eta herritarrak «gustura» hartu dituzte, beste behin ere.
Aurreskua, Goiko Portalean.
Karmen Eguneko meza nagusia amaituta, Goiko Portalaren bueltan batu dira herritarrak eta udal ordezkariak Aurreskua ikusteko. Zerutxuko dantzariek eta dantzara gonbidatuko herritarren ikuskizuna gogoz txalotu dute.
Jazz eta swing doinuak entzuteko aukera egon da ondoren, Big Band Classic bandaren eskutik. Alde zaharretik kalejira txiki bat eginda, kontzertua eskaini du Arkupean. Bakarkako saioak ere egin dituzte musikariek instrumentu ezberdinekin, saxofoia eta tronboia besteak beste. Banda handien errepertorio klasikoa dela azaldu dute. Kontzertuak aurrera egin ahala, aulkiak batetzen joan dira, apurka-apurka.
Bandak Arkupean jotzen zuen bitartean, herrian zehar ibili dira giroa jartzen Musika Eskolako trikitilariak eta Alarabi.Bihar ere kalejiran aterako dira berriro.
Herri kirolak
Zelaiko herri kirol erakustaldia eta Uhagoneko bertso saioa ez dira falta izan arratsaldean.
Iparraldeko jokoetan aritu dira Jon eta Jose Lapazaran anaia markina-xemeindarrak, Jon Loiola dimarra eta Tubi; harri zulatzen egin dute Gallartako taldeko Jabier Frandon eta Susana Maldonadok; Aimar Irigoien errezildarrak 125 kiloko harria altzatu du eta bi aizkolari bikotek egin zuten aizkoran: Aratz eta Ugaitz Mugerza anai mutrikuarrek eta Aritz Irazabal eta Aitzol Atutxak.
[nggallery ID=274]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.