
Azken urteetako tradizioari jarraituz, herriko plazan joko du udalerriko bandak.
Hain zuzen ere, ordubete pasatxoko emanaldian bandaren doinu ezagun batzuen errepasoa egingo dute.
Urtzi Iriondo zuzendariak azaldu duenez, berak zuzendari moduan daramatzan hamar urteetako musikaren errepasoa izango da.
“Klasikoetatik hasi, eta modernoetarainoko piezak joko ditugu”, azaldu du Iriondok.
Kontzertua ikustera bertaratzen direnek, hiru kanta klasiko eta hiru moderno izango dituzte entzungai.
Klasikoen artean, esaterako, Beethovenen 5.en sinfonia ezaguna joko dute. Doinu modernoen artean,
Star Wars film ospetsuaren soinu banda joko dute. Bestalde, ezustekoren bat ere prestatu dutela jakinarazi du bandaren zuzendariak.
Aurreko bost urteetan, beste musikari gonbidatu batzuekin batera egin izan dituzte kontzertuak uztaileko hirugarren barikuan, baina, aurtengoan, haien «izatera» bueltatuko direla zehaztu du Iriondok.
ERREPERTORIOA:
- PUENTEAREAS ( Reveriano Soutullo)
- EL BAILE DE LUIS ALONSO (Geronimo Gimenez)
- 5. SINFONIA ( Ludwig van Beethoven)
- ROSS ROY- OVERTURE FOR BAND (Jacob de Haan)
- STAR WARS SAGA (John Williams / Mold: Johan de Meij
- THE JAZZ POLICE (Gordon Goodwin)