Lekitto Musika Bandak emanaldia eskainiko du gaur gauean, plazan
Azken urteetako tradizioari jarraituz, Lekitto Musika Bandak kontzertua eskainiko du herriko plazan, gaur gauean.Hain zuzen ere, ordubete pasatxoko emanaldian bandaren doinu ezagun batzuen errepasoa egingo dute. Urtzi Iriondo zuzendariak azaldu duenez,...
Hain zuzen ere, ordubete pasatxoko emanaldian bandaren doinu ezagun batzuen errepasoa egingo dute. Urtzi Iriondo zuzendariak azaldu duenez, berak zuzendari moduan daramatzan hamar urteetako musikaren errepasoa izango da. «Klasikoetatik hasi, eta modernoetarainoko piezak joko ditugu».
Kontzertua ikustera bertaratzen direnek, hiru kanta klasiko eta hiru moderno izango dituzte entzungai.
Klasikoen artean, esate baterako, Beethovenen 5.en sinfonia ezaguna joko dute. Doinu modernoen artean, Star Wars filme ospetsuaren soinu banda joko dute. Beste alde batetik, ezustekoren bat ere prestatu dute.
Aurreko bost urteetan, behinik behin, beste musikari gonbidatu batzuekin batera egin izan dituzte kontzertuak uztaileko hirugarren barikuan; baina aurtengoan, haien «izatera» bueltatuko direla zehaztu du bandaren zuzendariak.