Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Danok Batek jantzi du Euskal Herriko herriarteko txapela

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2015/07/20
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek irabazi dute Euskal Herriko herriarteko zesta-punta txapelketa, bigarren urtez jarraian. Elkartek arduradunek Gasteizen aurka garaipena lortzea oso pozgarria dela nabarmendu dute. “Oso pozik gaude; elkartearentzat berarentzat berri oso pozgarria da. Bi urte jarraian txapelketa irabaztea lortu dugu, eta hau guztia urte askoko lanaren emaitza da. Etorkizunean ere aurrera jarraitzeko kemena ematen digu”.
Danok Bateko eta Gasteizko kideak

Danok Bateko eta Gasteizko kideak. Argazkia: Danok Bat

Aurreikusita modura, 2-1 irabazi zioten Gasteizko taldeari. Hain zuzen ere, kadete eta gazte mailan lortutako garaipenei esker, jantzi dute berriro txapela. Final handia ikusteko, gainera, Miruaitz frontoia jendez bete zen. Beheko alde guztia jendez beteta egon zen eta goiko harmailetan ere nahikoa jende batu  zen. Guztira, 300 bat pertsona batu ziren frontoian. “Poza ematen du horrenbeste zaleturen aurrean horrelako mailako partida bat jokatzea. Giro ederra egon zen, eta jokalarientzat ere motibagarria izan zen”, gaineratu dute Danok Bateko arduradunek. Hainbat aldaketa Aurreko astean Jon Mendizabal Goixarrik min hartu zuen, eta hori dela eta, bikoteen osaketan aldaketa batzuk egin behar izan zituzten Danok Bateko arduradunek. Zehatz esanda, Mendizabal kadeteak gazte mailan jokatu zuen eta Goenagak nagusi mailan parte hartu zuen. Kadete mailan Manzisidor anaiek Gasteizko Perez eta Uribe izan zituzten aurkari. Ondo baino hobeto moldatu ziren kantxan eta 30-10 irabazi zuten. Gazte mailan ere, erraz irabazi zuten Mendizabalek eta Andonegik. Gasteizko Gonzalezi eta Larrazabali 35-15 irabazi zieten.
Herriarteko txapelketako finalistak

Herriarteko txapelketako finalistak. Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza

Nagusietan, ordea, gauzak parekatuago ibili ziren eta bikote osatu berria nahikoa ondo konpondu bazen ere, azken tantoetan ihes egin zien partidak mutrikuarrei. Goenagak eta Elezgaraik irabazteko ahalegin handiak egin bazituzten ere, ezin izan zituzten Del Rio eta Suso harrapatu. Gasteiztarrek bikote indartsua dutela argi utzi zuten eta 29-35 irabazi zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.