Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Esku pilotako herriarteko finalaren atarian geratu da Markina-Xemein

Nerea Bedialauneta Alkorta
Markina-Xemein
2015/07/20
Barikuan [uztailak 17] Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatu zen bueltako finalerdian fin aritu baziren ere, Markina-Xemeingo Eskupilota Taldeak ezin izan du Euskal Herriko herriarteko finalerako txartela lortu. “Maila ona eman genuen, baina ezin izan dugu finalera pasa. Finaleko atarian geratu gara eta horrek zer edo zer penatzen bagaitu ere, pozik gaude lortutako emaitzagaz. Bizkaiko herriartekoa irabaztea oso zaila izan zen, eta Berria txapelketan finalera ailegatzea ere oso pozgarria izan zen”.
Markina-Xemeinek eta Azpeitiak jokatutako partidetako bat

Markina-Xemeinek eta Azpeitiak jokatutako partidetako bat. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Aurreko astean Azpeitian jokatutako emaitza txarrei ezin izan zien bueltarik eman, eta kantxan itxura ona eman bazuten ere, Azpeitiaren aurka 1-2 galdu zuten, bigarrenez. Markina-Xemeingo Eskupilota Taldeko kideen iritziz, aurkariek oso ondo jokatu zuten eta “argi utzi zuten euren nagusitasuna”. Azpeitian gertatu modura, kadete eta nagusi mailan ez zuten asmatu etxekoek. Kontran, ostera, gazte mailan bikote bikaina dutela agertu zuten markina-xemeindarrek eta erraz gainditu zituzten aurkariak.
Sake bat ateratzen

Sake bat ateratzen. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Gaueko lehen partida kadeteek jokatu zuten. Agirreamalloak eta Ibarlozak partida oso gogorra eta lehiatua jokatu zuten Azpeitiako Unanueren eta Alberdiren aurka. Partida osoan nahikoa berdinduta joan baziren ere, azken tantoetan aurrea hartu zuten azpeitiarrek 14-22 irabaziz. Gazteetan, ostera, Arrizabalagak eta Urizarrek aukera gutxi utzi zien Azpeitiako Iriarte eta Egigureni. 22-7 irabazi zuten etxekoek. Azkenik, nagusietan, hasieratik partida oso berdindua eta borrokatua izan zen. Albizu eta Pujanak maila ona erakutsi zuten eta partida erdira arte, LarraƱaga eta Murgiondoren pareko ibili ziren. Azken tantoetan, ordea, azpeitiarrek tantoak errenkadan lortu eta 19-22 irabazi zuten.
Markina-Xemeinek eta Azpeitiak jokatutako partida bat

Markina-Xemeinek eta Azpeitiak jokatutako partida bat. Argazkia: Urola Kostako Hitza

Hilaren 25ean Azpeitiak eta Huartek jokatu dute finala.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.