Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maialen Saezek eta Alex Ojangurenek irabazi dute Ondarroako itsas lasterketa

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2015/07/20
Ondarru igeri taldekoak pozik geratu dira aurten Ondarroako 30. itsas lasterketak izan zuen parte hartzeagaz. Izan ere, inoizkorik parte handiena izan du zeharkaldiak: hainbat igeri taldeetako 500 lagun inguru izan dira bertan izena eman dutenak. Uretara dzanga egiten lehenak gaztetxoak izan ziren. 2001 urtetik beherakoek 600 metro egin behar izan zituzten igerian. Lehenengo mutilak aritu ziren, eta haien ostean, nesken txanda izan zen. Helmugaratzen lehenak Urbat taldeko Maite Barruetabeña eta Jon Osa izan ziren. Barruetabeñak 6 minutu eta 9 segundo eta Osak 5 minutu eta 57 segundo behar izan zituzten proba amaitzeko.
Emakume nagusiak uretara dzanga egiten

Emakume nagusiak uretara dzanga egiten

Gazteek proba amaitu orduko, nagusien txanda izan zen. 1.600 metro egin behar izan zituzten igerian. Lehenengo gizonezkoek egin zuten uretara dzanga, eta haiek lehenengo buiara heldu zirenean, emakumeen txanda izan zen. Helmugaratzen lehenak Fortuna taldeko Maialen Saez eta Alex Ojanguren izan ziren. Saezek 21 minutu eta Ojangurenek 19 minutu eta 14 segundo behar izan zituzten, hurrenez hurren. Emakumeen artean Ioar Urkiri Urbat taldeko ondarrutarraren marka ere aipatzekoa da. Urkiri hirugarren sailkatu zen 22 minutu eta 16 segunduko denboragaz.
Gaztetxoak uretara dzanga egiten

Gaztetxoak uretara dzanga egiten

Horien guztien atzetik, txikienen txanda izan zen. Askorek lehenengo aldia zuten eta pozez gainezka egin zuten metro gutxi batzuk izan zituen lasterketa. Momentu hunkigarriak Momentu hunkigarri ugari bizi izan ziren zapatuan [uztailak 18] Ondarroako Arrigorri hondartzan. Uneoro Elena Fernandez Iturrioz igeri taldeko sortzailea eta bultzatzailea gogoratu zuten bozgorailuetatik. Haren bizitzako hainbat momentu gogoratu zituzten, besteak beste. Hainbat urtez bere ikasle izan zirenek, esate baterako, batera helmugaratu ziren eta kiroldegiko bere lankideek ere parte hartu zuten proban.
Ainhoa, Josu eta Kepa Arrizabalaga oroigarria jasotzen

Ainhoa, Josu eta Kepa Arrizabalaga oroigarria jasotzen

Sariak banatzen, Kepa eta Ainhoa seme-alabak aritu ziren eta bukaeran, haren senideek merezitako omenaldi xumea jaso zuten erabat hunkituta eta txalo artean. Igeri taldeko arduradunek lore sorta bat eta oroigarri bat eman zien.   SAILKAPENAK Seniorrak
  • Emakumezkoak
    1. Maialen Saez (Fortuna); 21:00:46
    2. Nerea Egia (Fortuna); 21:47:59
    3. Ioar Urkiri (Urbat); 22:16:12
  • Gizonezkoak
    1. Alex Ojanguren (Fortuna); 19:14:45
    2. Pablo Etxeberria (Izarraitz); 19:34:61
    3. Xabier Gordoa (Oñati); 20:48:93
Gazteak
  • Emakumezkoak
    1. Maite Barruetabeña (Urbat); 06:09:37
    2. Ane Las Heras (Fortuna); 06:25:40
    3. Iara Urkiri (Urbat); 06:40:46
  • Gizonezkoak
    1. Jon Osa; 05:57:22
    2. Iker Arrieta (Fortuna); 06:20:25
    3. Kimetz Bergaretxe (Elgoibar); 06:24:44
Masterrak
  • Emakumezkoak
    1. Adriana Campoy (Fortuna); 22:55:00
    2. Leire Ceciaga (Izarraitz); 23:17:65
    3. Esti Hernandez (Tabira); 26:41:87
  • Gizonezkoak
    1. Oscar Abad (Judizmendi); 20:05:14
    2. Arkaitz Barriola (Fortuna); 21:30:58
    3. Rafael Zubelida (Izarraitz); 21:34:68
 Beteranoak
  • Emakumeak
    1. Natividad Iraizoz (Kairoscore); 26:41:00
    2. Arantza Burgoa (Ondarru Igeri Taldea); 28:21:23
    3. Miren Vazquez (Kairoscore); 28:28:64
  • Gizonezkoak
    1. Rafael Loiola (Kairoskare); 20:55:59
    2. Mikel Etxeberria (Donostia); 21:32:44
    3. Iñigo Arizti (Judizmendi); 22:37:34
Lehen ondarrutarrak
  • Emakumezkoa: Ioar Urkiri (Urbat)
  • Gizonezkoa: Ander Rodilana (Ondarru)
Zaharrenak
  • Emakumezkoa: Maria Rosario Tomasena (Kairoscore)
  • Gizonezkoa: Carlos Santana (Donostia)
Azken helmugaratu direnak
  • Emakumezkoa: Begoña Crespo
  • Gizonezkoa: Periko Goenaga
[nggallery ID=275]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.