Aizkolarien desafioa hartuko du Picasso kaleak, domekan
Herri kirolen erakusleku izango da Gernika-Lumoko Picasso kalea domekan. Hain zuzen, aizkolarien desafioagaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 13:00etan hasiko da kirol erakustaldia.Gernika-Lumoko Udalak antolatuta, Aritz Irazabal ugaotarrak et...
Gernika-Lumoko Udalak antolatuta, Aritz Irazabal ugaotarrak eta Igor Duñabeitia foruarrak neurtuko dituzte indarrak. Bi metroko enbor bat etzanda eta bi enbor zutik izango dira Ugaoko aizkolari gazteraen erronka. Foruarrak, berriz, etzanda jarritako bi metroko hiru enborrekin lan egin beharko du.
Domekakoa ez da izango bi aizkolariek desafioa egingo duten lehen aldia. Iazko irailean ere neurtu zituzten indarrak ugaotarrak eta foruarrak, Muruetan egin zuten desafioan.