Epaimahaiaren arabera, oso lan ausarta aurkeztu du
Belen Lucasek. “Pertsonai zentrala garbi aurkeztu du, aurrez aurre, ez du ezkutatu nahi izan. Testua detaile askorekin aberastu du, oso lan borobila da bere proposamena”, adierazi dute. “Belen Lucas eskarmentu handiko ilustratzailea da eta kalitate handiko lanaren sortzaile bezala ezaguna”.
Belen Lucasen Printzesa izeneko ilustrazioa.
Aurten, bederatzi lan aurkeztu dira, bakarrik, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten
Peru Abarka lehiaketara, eta bakarren bat kanpotik ailegatu bada ere, ia denak ingurukoak izan direla jakitera eman dute antolatzaileek. “Nahiz eta gutxi izan arren kalitate handikoak dira, eta desiratzen gaude lana amaituta ikusteko”.
Belenek uda guztia izango du lana amaitzeko. Aurkezpena beti bezala, urriaren 24an izango da, Bibliotekaren Egunean. Bertan ikusiko ahalko da albuma amaiturik.