Euskadiko Traineru Txapelketa lehiatuko da bihar, Lekeition
Isuntza Arraun Elkarteak antolatuta, bihar, uztailak 22, 18:30tan Euskadiko Traineru txapelketa jokatuko da Lekeitioko uretan. Txapelketan Bizkaiko Traineru Txapelketako lehenengo lau onenak eta Gipuzkoako Traineru Txapelketako lehenengo lau onenak hartuko dute parte.
Hiru txanda egingo dira, bat emakumezkoena eta bi gizonezkoena eta lau ontzi aterako dira txanda bakoitzean.-
5.556 metro gizonezkoetan, lau luze eta hiru ziaboga.
-
2.778 metro emakumezkoetan, bi luze eta ziaboga bakarra.
Atala Balizen zozketa ordezkarien bileran egingo da, 17:00etan Isuntza elkartean.
Behin estropada bukatu ostean, banatuko dira ikurriƱa eta dominak, Independentzia plazako kioskoan.