Goizeko lehen orduetan eguraldiak gehiegi lagundu ez baldin badu ere, Mutrikuko gazteek Gazte Eguna goi-goitik ospatzea erabaki dute. Aterkiak eskuetan, Gaztetxe kanpoan pixkanaka batzen hasi da elastiko horiekin jantzitako taldea.
Gasteizko albokariak lagun, tabernaz taberna ibili dira jai giroa herri osoan zabaltzen. Goiza aurrera joan ahala, gainera, marea horia handitzen hasi da.
Gazteen poteoa
Bazkalaurreko uneetan albokariekin batera egindako poteoan jende andana handia batu da, eta denek batera argazki erraldoia ateratzea erabaki dute Beheko Plazan.
Gazteek ondo baino hobeto erantzun dute antolatzaileek egindako eskariari, eta 200 lagunetik gora batu dira eguerdiko unea betikotuko duen irudia ateratzeko.
Beheko Plazan ateratako argazki erraldoia
Bazkaria prest egoteko minutu batzuk falta zirenez, argazkia atera ondoren poteoarekin jarraitzea erabaki dute. Albokariak, trikitilaria eta pandero joleen musika lagun, giroa berotzen ibili dira nonahi.
Azkenik, 15:30ak inguruan, denak Merkatu Plazan batu dira herri bazkarian. Plaza txiki geratu da hainbesteko jendetzarekin. Gazteek lagunartean giro ederrean bapo bazkaldu dute.
Gazte bazkaria
Arratsaldean slackline egiteko aukera eduki dute gazteek Plaza Txikin. Hango eskaileretan jarritako herritarrek zinta gainean ibili diren gazteen trikimailuak ikusteko aukera izan dute.
Ondoren jaien hasiera iragarri duen itxapleroa jaurti du udaltzaingoak Goiko Plazatik. Behin suziria jaurtita jaiak herri osora eztanda egin du, txistulari, buruhandi eta erraldoi konpartsak lagunduta kalerik kale ibili dira jai usaina zabaltzen. Orduak aurrera joan ahala, kaleak musikaz betetzen hasi dira.
Jaiek ez dute etenik eta hurrengo orduetan Mutrikuarren unerik kutunena ailegatu da, danborrada.
Udaltzaingoa itxapleroa botatzen
Malen Eguneko [uztailak 22] egitaraua
10:00. Goiko Plazan, musika bandaren diana.
11:00. Jasokunde Andre Mariaren parrokian, meza nagusia.
11:00. Goizpasa Txantxangorrirekin Beheko Plazan. Antolatzailea: Herritxarron Malen jaixak.
11:00-14:00. Egañaneko frontoian, haur parkea.
13:00. Musika bandaren kontzertua Goiko Plazan.
16:30. Karaokea Txantxangorrirekin Beheko Plazan. Antolatzailea: Herritxarron Malen jaixak.
17:00-19:00. Egañaneko frontoian, haur parkea.
18:00. Sokamuturra (16 urtetik beherakoek parte hartzea guztiz debekatuta dute).
19:30. Goiko Plazan, herri kirolak.
Ondoren. Haurrentzako herri kirolak.
21:00. Kontzertu akustikoa Kasnarat taldearekin txosnetan. Antolatzailea: Herritxarron
Malen jaixak.
23:00. Goiko Plazan, Oxabi taldearekin erromeria.
00:00. Txosna gunean DJ Bull. Antolatzailea: Herritxarron
Malen jaixak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.