Sakabanaketaren ondorioak bistaratu dituzte
Dispertsioaren mapa irudikatu eta sortzen dituen ondorioak erakutsi zituzten Lekeition, zapatuan. Dispertsioagaz amaitzera goaz izenpean, egun osoko egitaraua antolatu zuen Lekittoko Sarek, euskal preso politikoek, haien familiek eta lagunek pairatzen ...
Dispertsioaren mapa eta eragiten dituen ondorioen inguruko erakusketa, argazki erakusketa eta bideoa egon ziren ikusgai Eskolapean, eta mural bat margotu, eta Sarek argitaratutako Dispertsioaren Liburuxka irakurri zuten.
Herriko zenbait eragilek hartu zuten parte irakurketan: Miren Agur Meabe idazleak, Aita Kepa abadeak, Bitxor Txakartegi ilustratzaileak, Xabier Iturbe Eskolako zuzendariak, Alejandro Goikoetxea medikuak, Maitane Larrauri alkate ohiak, Koldo Leniz errealizadoreak, Peru Aranburu preso ohiak, Iratxe Goitia Ernaiko kideak eta Haritz Garate kirolariak, besteak beste.
Goizeko ekitaldiak amaituta, 240 pertsona batu ziren eguerdian, Independentzia plazan, bazkaltzeko, eta kantaldia eduki zuten ondoren. Ekitaldiekin amaitzeko, argazki erraldoia atera zuten guztiek batera, plazan bertan.