35/02 auziaren sententzia salatu eta Amaiur elkarteari babesa eta elkartasuna adierazteko Txokoaren aurrean batu dira gaur arratsaldean herriko eragile, kuadrilla eta norbanakoak. Epaiketa horren azken sententzian 104 herriko tabernen konfiskazioa agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, euren artean Markina-Xemeingo txokoarena. Erabaki horren kontra agertu nahi izan dute.
Amaiur elkartearen aldeko agerraldia egin dute markina-xemeindarrek Txokoaren aurrean.
Hainbat ekitaldi egin dira Markina-Xemeinen, txokoa libre eta zabalik uztea eskatzeko. Sententzia jakin bezain laster hasi zen Amaiur elkartea mobilizazioak antolatzen. Herriko talde, elkarte, tabernari, eta dendariekin harremanetan jarri ziren lehenengo, eta kalera atera zuten salaketa.
Jaiak ere, txokoarekiko elkartasuna adierazteko gune garrantzitsu bihurtu dira: txokoaren argazkiak atera zituzten herritarrek bizikleta poteoan eta mosaiko laranja erraldoia egin zen herri bazkarian. «Garai politiko berri eta itxaropentsuak zabalduta dauden une honetan, egungo textuinguru politikoan horrelako makroepaiketa politikoek lekurik ez dutela aldarrikatzen dugu erakunde, talde, elkarte eta herritar gehienok», azpimarratu dute. Horren erakusle izan da gaur egindako agerraldia.
Aurrera begira ere dinamika desberdinekin jarraitzea dute asmoa eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.