35/02 auziaren sententzia dela eta, ezohiko osoko bilkura egin da, gaur eguerdian, Markina-Xemeingo udaletxean, eta udala osatzen duten udal talde biek, EH Bilduk eta EAJk sententziaren gaineko mozioa onartu dute.
Gaur eguerdian, Markina-Xemeingo udaletxean egin den ezhoiko osoko bilkura.
Eskubide zibil eta politikoen defentsan, horrelako egoerak atzerapausu nabarmenak direla adierazi dute, are gehiago gaur eguneko testuinguru politikoan.
Pertsona guztientzat eskubide guztiak eta makroepaiketa politikoekin amaitzeko eskatzen dute udal taldeek, eta Euskal Herriko beste 104 elkarteren artean aurkitzen den Markina-Xemeingo Amaiur kultur elkartearen konfiskazioa salatu dute.
“Bake iraunkor eta justu bat eraikitzeko uneotan, horrelako egoerak eman ez daitezen lan egingo dugula nabarmentzen dugu Markina-Xemeingo Udaletik”, adierazi dute.
35/02 auziaren sententziaren gaineko mozioa