Belen Lucasek ilustratuko du Peru Abarka Album Lehiaketako lan berria
Sortzaile bilbotarrak lan «oso ausarta» aurkeztu duela adierazi du epaimahaiak. Bederatzi lan aurketu dira ilustratzaileen atalera. Uda guztia izango du Belen Lucasek lana amaitzeko2015eko Peru Abarka Album Lehiaketak badauka ilustratzailea. Belen Lu...
Sortzaile bilbotarrak lan «oso ausarta» aurkeztu duela adierazi du epaimahaiak. Bederatzi lan aurketu dira ilustratzaileen atalera. Uda guztia izango du Belen Lucasek lana amaitzeko
2015eko Peru Abarka Album Lehiaketak badauka ilustratzailea. Belen Lucas aukeratu du epaimahaiak, Leire Arano zumaiarraren Betiko atzo lana irudiekin osatzeko. Epaimahaiaren arabera, oso lan ausarta aurkeztu du Belen Lucasek: «Pertsonai zentrala garbi aurkeztu du, aurrez aurre, ez du ezkutatu nahi izan. Testua detaile askogaz aberastu du, oso lan borobila da bere proposamena».Aurten, bederatzi lan aurkeztu dira bakarrik, Ibaizabal argitaletxeak eta Markina-Xemeingo Udalak lankidetzan antolatzen duten Peru Abarka lehiaketara, eta bakarren bat kanpotik ailegatu bada ere, ia denak ingurukoak izan direla jakitera eman dute antolatzaileek. «Nahiz eta gutxi izan diren, kalitate handikoak dira, eta desiatzen gaude lana amaituta ikusteko», azpimarratu dute.
Belen Lucasek uda guztia izango du lana amaitzeko. Aurkezpena beti bezala, urriaren 24an izango da, Bibliotekaren Egunean. Bertan ikusiko ahalko da albuma amaituta.
Sortzaile ezaguna
Belen Lucas (Bilbo, 1958) eskarmentu handiko ilustratzailea da, kalitate handiko lanen sortzaile ezaguna. Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Arte Dekorazioan Diplomatua Dekorazioko Nazioarteko Eskolan.
Bere lehenengo ilustrazioa Lumaki aldizkarian publikatu zuen, eta Euskal Haur eta Gazte Literaturako 30 lanetik gora ilustratu ditu.
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Ilustrazio Euskadi Sarian finalista izan zen 1991n, eta 1993an testu liburu hoberenarentzako Ilustrazio Saria eta irakurketa liburu hoberenarentzako Ilustrazio Saria jaso zituen.