Ziortza-Bolibarko udalak eta Venezuelako Errepublika Bolivariarraren Bilboko kontsulatuak antolatuta, udaletxean egingo dute emanaldia, 18:00etatik aurrera.
Simon Bolibarren jaiotzaren omenez antolatu dute zine saioa.
Luis Alberto Lamata zine zuzendariaren
Bolivar, el hombre de las dificultades filma 2013an estreinatu zuten. Bertan Bolibarren bizitzako urterik “dramatikoenetako” baten inguruko pasarteak sartu ditu zuzendariak. Hain zuzen ere, 1815eko maiatzetik 1816ko maiatzera bitarteko bizipenak bildu ditu. Uniformerik gabeko gizona agertzen da, Jamaikan bizi izan zuen erbesteratzea azaltzen da filmean. Hark jasandako bakardadea eta behartasun larriak kontatzen dira, porrot egin zuela uste zuen gaztearen nondik norakoak.
Hain zuzen ere, filmean lehenengoz ageri da Bolibar gizon arrunt baten ikuspegitik kontatuta, eta ez heroiaren edota pertsonaiaren ikuspegitik. Heriotzean pentsaraztea eragin zien haren ahulezia eta gabeziekin ageri da pelikulan.