Malen jaietako elikagai bilketak bete ditu helburuak
Malen jaietako janari bilketa berezia jarri zuen martxan Mutrikuko Elikagaien Bankuak uztaila hasieran. Guztira, kanpainak hiru egun iraun zituen, eta horretan, elkarteak ezarritako helburuak bete direla argitara eman dute elkarteko kideek.Elkarteak eg...
Elkarteak egindako deiari jarraituz, guztira, 646 kilo elikagai lortu dira, eta saltokietan ipinitako itsulapietan, gainera, 280 euro bildu dira janaria erosteko. Era berean, bilketa berezia osatzearren, Bergarako biltegitik beste 1.550 kilo elikagai ekarri zituzten.
2.200 kilo elikagai
Bildutako guztia uztailaren 16an banatu zuten (2.200 kilo elikagai inguru) Mutrikuko elikagaien bankuaren lokalean. Horrez gain, lortutako diruarekin, arrain izoztua eta fruta freskoa ere erosi ahal izan zituzten. «Familia bakoitzari egokitutako poltsetan banatu zen dena», adierazi dute.
Horrela ba, elikagaien bankuko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete kanpainan parte hartu duten herritar guztiei bai eta dendariei ere. «Elkarteak ezarritako helburua betetzen lagundu dute».