Euskadiko liburu ganbarak antolatuta, bihar [uztailak 24] hasi eta abuztuaren 2a bitartean Ondarroako disko eta liburu azoka egingo da.
Argitaletxeek Itsasaurre Plazan jarriko dituzten hainbat eraskusmahaietan irakurleek azkenaldian merkaturatu diren berritasunak eskura izango dituzte. Horrez guztiaz gain, beti-betiko liburuak eta diskak ere erosteko aukera emango die herritarrei azokak.
Ondarroako liburu azoka
Bestalde, azokaren arduradunek literaturgintzaren inguruan urtero zerbait berezia prestatu ohi dute. Aurtengoan, Euskal aldizkarien inguruko erakusketa bat ere egingo dute. Besteak beste, garai bateko aldizkari zaharrak ikusteko aukera egongo da azokagunean.
Pamiela,
Olerti,
Garziarena edota
Literatur gazeta moduko argitalpenak ikusi ahal izango dira.
Ordutegiari dagokionez, goizetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan, 17:00etatik 21:00etara egongo da azoka zabalik.