Euskadiko selekzioaren gainontzeko atletekin batera ariko da asteburu honetan Gijonen ( Asturias, Espainia). Hain zuzen ere, Las Mestas atletismoko zelaian Espainiako autonomia erkidegoetako 1.000 atleta inguru elkartuko dira.
Egia kadete mailako martxa espezialitatean lehiatuko da etzi, 10:45ak inguruan hasita. Aurreko asteburuan, Euskadiko txapelketan bigarren geratu zen, eta haren progresio ona ikusita, Euskadiko Federaziotik asteburuan Gijonen lehiatzeko aukeratu dute.
Tximista Lekeitioko Atletismo taldekoek Egiak zorte ona edukitzea espero dute, eta maila horretako parte hartzearekin gozatzea: “Errespontsabilitate handia da, eta duda barik selekzioko gazteena izango da, baina, gogoz eta ondo egiteko konfiantzarekin doa”.