«Edozein motor aztertu eta konpontzen dugu, zerbitzu integrala eskainiz»
Gizaburuagako Okamika industrialdean kokatuta, Andiko Motorreko kideek mota guztietako motorrak aztertu eta konpontzen dituzte. «Mekanika alorrean espezializatuta bagaude ere, elektronika alorra ere lantzen dugu». Horrela, autoekin hasita, motorrak, ...
Azterketa eta konponketa lanak egiteko, puntako tresneria daukate, berria eta ezin egokiagoa. «Horrez gain, arazo elektronikoak aztertzeko, marka guztientzako balio duen ordenagailua ere badaukagu».
Zerbitzu integrala
Ibilgailuen mantenimendua ere egiten dute: aire egokitua, gurpilak eta bestelako xehetasunak zehatz aztertuz eta behar izanez gero, konponduz.
Ibilgailuak azterketa teknikorako ere gertu uzten dituzte. Eta azterketa teknikoa pasatu ahal izateko begiratua doan egiten dute. «Arazoak eduki ahal dituen edo ez doan begiratzen dugu».
Hori guztia gutxi balitz, bezeroari eskurako zerbitzua eskaintzen diote: inguruan bizi bada, ibilgailua hartu eta eraman egiten diote. Eta urrunekoa bada, konponketak iraungo duen tartean kafea ere ordaintzen diote. Ordezko bi auto ere badituzte.
Zer esanik ez prezioei dagokienez. Eskulana ahalik eta merkeen egiten dute, prezio lehiakorrak lortuz (30 euro+BEZ).