Markina-Xemeingo zesta-punta txapelketako gazteen mailako eta 2. mailako finalak jokatuko dira bihar, uztailak 24, Uni frontoian. Gotzonek eta Jonek alde batetik, eta Goixarrik eta Alonsok bestetik, neurtuko dituzte indarrak gazteen mailan. Bigarren finala, bestalde, 2. mailakoa izango da. Goenagak eta Andonegik lehiatuko dizkiete txapelak Urrejola eta Diagari.
Zesta-punta partida Markina-Xemeingo Uni frontoian.
Final biak jokatuko dira lehenengo, eta ondoren, 1. mailako finalaurrekoa jokatuko da Roke eta Lekue eta Gaizka eta Urangaren artean. Bi bikote horietako garaileak, uztailaren 31n izango den finalerako pasea lortuko du. Izan ere, datorren barikuan, uztailak 31, jokatuko dira Uni frontoian 1. mailako eta Elite mailako finalak. Eliteko bikote finalistak erabakita daude. Alde batetik Aimarrek eta Inzak jokatuko dute, eta bestetik, Forondak eta Garitak.
Lehen mailako finalean egongo den bikote bat ere erabakita dago. Ibai eta Gandiaga finalean daude jada eta bihar jakingo dute zeintzuk izango dituzten aurkari.
Uztailaren 31ko finalak 19:00etan hasiko dira.