Udaro antolatzen duten Hostoaren Martxa ekitaldiari amaiera emateko, Independentziarako zubiak eraikitzen Madrilen hitzaldi-solasaldia antolatu du Eusko Alkartasunak, gaur, 19:30ean, Lekeitioko kultur etxean.
Rafa Larreina Amaiurreko diputatua.
Rafa Larreina Valderramak, Espainiar Estatuko Kongresuko Amaiurreko diputatuak eta Edriga Aranburu Agirrek, Lekeitioko udaleko EH Bilduko zinegotziak emango dute hitzaldia.
Egoeraren berri
Solasaldian Amaiurren Madrileko azken lau urteetako jarduna aztertu eta aurrera begira, gauzak zelan ikusten dituzten azalduko dutela jakitera eman dute dute hizlariek. «Ziurrenik urte amaieran hauteskundeak egongo dira, eta aurrera begira zelako egoera ikusten dugun azalduko dugu». Horretaz gainera, beste talde politikoekin daukaten harremana eta independentzia eta bake prozesuaren gainean emandako aurrerapausoak ere ezagutzera emango dituzte. «Espainiar Gobernuak emandako atzerapausoez ere jardungo dugu beste hainbat gairen artean».
Gai horiek guztiak interesgarriak izango direla eta, herritar guztiak kultur etxera joan eta hitzaldi-solasaldian parte hartzera gonbidatu dituzte Eusko Alkartasunakoek.
Hitzaldia amaitu ostean, Alkartetxean, nahi duten guztientzako luntxa egongo da.