Erdi Aroko azoka hartuko du asteburuan, Mundakak
Barikutik domekara bitartean, Erdi Arora bueltatuko dira Mundakan. 11:00etatik 22:00etara, bertaratutakoek hainbat produktu izango dituzte aukeran.Azokaz gain, kale animazioa ere ez dela faltako azaldu dute Mundakako Udal ordezkariek. Hala, egunero, ka...
Azokaz gain, kale animazioa ere ez dela faltako azaldu dute Mundakako Udal ordezkariek. Hala, egunero, kalejirak egongo dira, sabel dantza ikuskizunak eskainiko dituzte, eta Erdi Aroko musikaz eta musika zeltaz gozatu ahal izango da. Malabarak, tailerrak eta jolasak ere aurkitu ahalko dituzte azokara doazenek. Arratsaldeetan, gainera, ipuinetako pertsonaiek parte hartuko dute, eta gauetarako, su ikuskizunak antolatu dituzte.